Jardunaldia: “Nola erakarri alemaniar turistak”

Jardunaldia: “Nola erakarri alemaniar turistak”

TippTopp Aleman Eskolak jardunaldia antolatu du eskualdeko turismo sektoreko enpresentzat, “Nola erakarri alemaniar turistak”. Turismo-sektorearen zerbitzu-kalitatea handitzeko asmoz, TippTopp eskolak aleman-ikastaro bat sortu du, 24 ordutan turismoaren edo ostalaritzaren arloko eguneroko egoeretan moldatzen ikasteko. Ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzarik izatea.

Ikastaroan, parte hartzen duten establezimenduen kartak itzuliko dira eta praktikatzeko erabiliko dira. Ikastaro horren berri emateko, 40 minutuko aurkezpen txiki bat antolatu dugu, alemaniar turistek eskualdeari zer-nolako ekarpena egiten dioten eta zer berezitasun dituzten azaltzeko. Gainera, ikastaroaren bidez zer ezagutza lortuko diren zehaztuko da, besteak beste, check-in bat egiteko, eskaera bat hartzeko eta kobratzeko gaitasuna.

Nuria Briz, Zumaiako Orrua jatetxeko jabeak, bere lekukotasuna emango digu.

 gonbidapena-2-01

 

Avatar del usuario
TippTopp Aleman