IKASTAROAK, GURE ZENTROAN

Astean 1 ½, 2 edo 3 orduko klaseak, egun batean edo bitan.

HELDUAK

Gure helburua: komunikazioa.
Aparteko malgutasuna: ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan ere bai.
Alemana lanerako edo ikasketetarako behar baduzu edo, besterik gabe, gogoa duzulako ikasi nahi baduzu, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu:

tipp-topp-icono-coversacion

Elkarrizketa
B1etik aurrera: gure gakoa praktikatzea da, ez ahazteko.

icon10

Azterketa ofizialen prestaketa: 
gainditzen dutenen tasa oso altua dugu.

icon1

Aleman komertziala:
egin aurre arazorik gabe azokei, bilerei eta auditoretzei.

tipp-topp-icono-hosteleria

Ostalaritzarako alemana:
eman arreta bezeroei beren hizkuntzan.

icon8

Klase partikularrak:
zuk aukeratu ordutegia, iraupena eta noiz hasi nahi duzun.

tipp-topp-icono-verano

Udako ikastaro trinkoak:
alemana ziztu bizian ikasteko diseinatuak.

UMEAK

8 eta 13 urte artean

Hezitzaileek diotenez, zenbat eta lehenago hasi hizkuntza bat ikasten, orduan eta errazagoa eta bizkorragoa izango da ikasteko prozesua. Hitzak eta egitura sintaktikoak errepikatuz joaten da hizkuntza bereganatzen haurra, gramatika-arauak kontuan izan gabe.
Ondo pasatzea funtsezkoa da, eta, horregatik, Tipp Topp aleman-eskolan ahalegina egiten dugu haurren jakin-mina pizteko eta haurrek ikasten duten bitartean ondo pasatzen dutela ziurtatzeko.

GAZTEAK

14 urtetik aurrera

Gazteentzat erakargarria izan daiteke Alemaniako unibertsitatearen mundua; hango unibertsitate-hezkuntza publikoa bikaina da, eta Espainian baino merkeagoa.
Besteengandik desberdindu nahi dutenentzat, alemana aukera paregabea da, lan-munduan ate berriak zabaltzen baititu, batez ere, industriaren sektorean.

IKASTAROAK ENPRESETAN

Aleman komertziala
businessman_muscles

Egin aurre arazorik gabe azokei, bilerei eta auditoretzei.
Enpresan bertan edo gure zentroan. Fundación Tripartita-k hobariak ematen ditu ikastaro hauetarako.

Alemana ikasi nahi duzu, negozio-, merkataritza- edo administrazio-arrazoiak direla eta?
Ez itxoin gehiago, ez da beharrezkoa aurretik maila jakin bat izatea.

Hasiera-hasieratik aleman komertziala ikasteko ikastaroak. Batere alemanik ez dakitenentzat ere bai.

Alemana bizkor eta eraginkortasunez ikasteko diseinatuta.
 Enpresa-mundua dute ardatz: hiztegia, bilerak, telefono-deiak, posta-trukea, aurkezpenak.

 

Hauek dira gugan konfiantza jarri duten enpresetako batzuk:

cliente-ksb-itur-logo
cliente-etxetar-logo
cliente-indaux-logo
cliente-fresmak-logo
tipp-topp-logo-caldereria-gurelan

IKASTAROAK IKASTETXEETAN

Etorkizun handiko hizkuntza baterako ateak zabaldu zure ikasleei.
colegio

Hizkuntza-eskaintza hedatu nahi duten zentroei zuzenduta. Lehen hezkuntzako (LH4tik aurrera) eta bigarren hezkuntzako (DBH) ikasleentzat.

Ikastaro hau eskolaz kanpoko jarduera gisa sortu da berariaz; jarduera ludikoak eta akademikoak uztartzen ditu, eta entzunezko ulermena eta elkarrizketa bultzatzen ditu batez ere.

Aholkularitza eta lankidetza eskaintzen ditugu Alemaniako ikastetxeekin trukeak antolatzeko.

 

 

2015az geroztik, klaseak ematen ditugu Zarauzko Lizardi Institutuan.