IRAKASLEAK

Irakaslea giltzarria da hezkuntzan, eta ikaskuntza on baten ordez ikaskuntza bikain bat lortzeko gakoa izan daiteke. TippToppen badakigu hori, eta oso harro gaude osatu dugun lantaldeaz, bere lanarekin gozatzen duten profesionalek osatzen baitute.
img_8616

Ana López


Taldeko beteranoa da; Alemanian jaio zen eta han bizi izan zen 10 urtez. 20 urtetik gora daramatza alemana irakasten eta, horrez gain, itzultzaile eta interpretari teknikoa da.
Bere indargunea pedagogia da: eskolako material pedagogikoa prestatzeaz arduratzen da. Gaitasunak: pertsona dinamikoa, ekintzailea eta arduratsua da.

img_8574

Monika Struck


Münster-ren jaioa da eta Errenterian bizi da 2008az geroztik; 3 urteko euskaldun-alemaniar txiki baten ama da. Enpresa-kudeaketan lizentziaduna da eta gure lantaldeko aditua da enpresentzako eta aleman komertzialeko klaseei dagokienez. Zalantzarik gabe, lantaldeko sukaldari onena da, eta egiten dituen gozokiek piztiak baretzen laguntzen digute batzuetan. Gaitasunak: saiatua, metodikoa eta alaia da.

img_8596

Frauke Ditschuneit


Hannover-en jaio zen eta arlo guztietan moldatzen da ondo; karisma handikoa da eta dohain berezia du pertsona arteko harremanetarako. Aleman-irakaslea izateaz gain, antzerki eta dantza bidezko pedagogoa da. Aktore gisa egin izan du lan, bai eta era askotako antzerki-taldeak zuzentzen ere. 2011n izan zuen lehen kontaktua Euskal Herriarekin, gazteentzako udako programetan parte hartuz, eta 2013az geroztik hemen bizi da. Etorri zenetik maila guztietako aleman-klaseak eman ditu, hala nola haurrei, helduei eta enpresetako profesionalei.

tipp-topp-aleman-dagi2

 Dagi


Jatorriz Bavariakoa den arren, Euskal Herrira etorri aurretik Aragoien bizi izan da urte luzez. Alemanari egurra eman, gramatika xehetu eta azterketak prestatzeko garaian bera da gure espezialista.
Energia handiko emakumea tizia da. Azpimarratzeko gaitasunak: ikasleekin azkar konektatu eta ikasteko garra pizteko ahalmena.

img_8612

Luisa Kulp


Gurasoak alemaniarrak (Ulm ingurukoak) dituen arren, bera Zarautzen hazi da, eta azken 3 urteak Berlinen eman ditu. Bere amak gure akademian egin zuen lan duela urte batzuk, eta orain berak hartu du haren lekukoa. Taldera iritsi berria eta taldekide gazteena da. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta sormena eta samurtasuna ditu dohain nagusiak. Ziur gaude ikasleak liluratuko dituela, gu liluratu gaituen bezalaxe. Gaitasunak: sormen handikoa, oso umezalea eta detailezalea da.