Leire Iturzaeta: “Zurrumurruek diote alemana hizkuntza oso zaila dela, baina ez da horrela!

Leire Iturzaeta: “Zurrumurruek diote alemana hizkuntza oso zaila dela, baina ez da horrela!

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

estudiante de alemán en tipp topp

Leire Iturzaeta azpeitiarra da (Urrestillakoa). 20 urte ditu eta GADE ikasten ari da EHUn, Donostian. Duela bi urte hasi zen alemana ikasten Tipp Topp Academian eta honezkero B1 mailan dabil. Nahiz eta bere hiztegia oso zabala ez bada ere, dakidanarekin isilik ez gelditzen saiatzen da. Hori da jarrera, Leire!

 

Zergatik hasi zinen alemana ikasten? Ba al dago norbait zure inguruan alemana dakienik?

Alemaniarra ikasteko nire erabakia hainbat arrazoirengatik izan zela uste dut: batetik, txiki-txikitatik hasi nintzen ingelesa ikasten, nire inguruko lagunekin batera. Pixkanaka ohartu nintzen asko gustatzen zitzaizkidala hizkuntzak, eta

banuela nolabaiteko erraztasuna hauek ikasteko. Urte batzuetan ingelesarekin zentratu nintzen, baina beti izan nuen beste hizkuntzak ikasteko asmoa buruan. DBH-en, eskolan frantsez klaseak jasotzeko aukera eskaini ziguten, ta han ibili nintzen lau urtez. Baina batxilergoarekin batera, eskaintza hau ezabatu zen. Ingleseko C1 mailako titulua atera nuen, eta unibertsitatearen hasierarekin batera beste hizkuntza bat ikasteko ordua iritsi zela pentsatu nuen. Frantsesarekin berriz hasteko baino gogo gehiago nuen alemanaz hasteko. Nire inguruan, kuadrillako batek alemana ikasi izan du, eta beste batek familia alemana du. Baliteke, hauek ere lagundu izana nire erabakian.

Erasmus egitea edo udararen bat pasatu Alemanian gustatuko litzaizuke?

Egia esanda, gai zaila da niretzat ( jajaja). Oso pertsona “etxe-zalea” naiz, eta asko gustatzen zait familiarekin-eta egotea, eta honek botatzen nau, agian, atzera. Badakit Erasmus proiektuak asko lagunduko lidakela,baina…egun ezezkoan nago.

Udan Alemaniara joatea, berriz, egingo nukela iruditzen zait. Pasa den urtean ibili nintzen informazio bila-eta, baina ez nuen eskatzen zuten aleman-maila. Aurtengo udan, berriz, unibertsitateko gradua lortu ahal izateko egin behar ditudan praktikak egiteko asmoa dut, eta beraz, ea hurrengo urteetan.

Alemana ikasten, zer izan da gehien kostatu zitzaizuna? Eta gutxien? 

Gaur arte, hizkuntzaren zailena hitzen amaierako “deklinazioak” direla esango nuke. Oro har, ez zait gauzak ulertu gabe ikastea erraza egiten, eta deklinazioen kasuan, ikastea besterik ez dago! Nire kasuan, ulertzeko arazorik ez dudala iruditzen zait, baina errazena hitz egitea izan dela esan dezaket. Nire hiztegia oso zabala ez bada ere, dakidanarekin isilik ez gelditzen saiatzen naiz, eta esan nahi dudana ahalik eta ondoen esaten. Zurrumurruek diote alemana hizkuntza oso zaila dela, eta nire iritziz, behintzat, EZ DA HORRELA! Hitz luuuze horiek uste baino errazagoak izan daitezke!

Ikasteko orduan zeintzuk izan ziren zure trikimailuak?

Nire trikimailurik eraginkorrena, dudarik gabe, ariketak etengabe egitea da. Ez dut irakurtzea bereziki gustoko, eta beraz, ez dut komik edo/eta nobelarik irakurtzeko ohiturarik. Bai, ordea, klaseko apunteak kolore desberdinekin hartzekoak. Horrela, kontzeptuak kolore desberdinekin lotzen ditut bisualki, eta denbora luzeagoz buruan mantentzea lortzen dut. Musikari dagokoionean, alemanez kantatzen duten gustoko talde baten bila nabil, horrela, nire afizio nagusienarekin hizkuntza lantzen joan nadin.

Ingelesez, Euskaraz eta Gazteleraz hitz egiteko gai zara. Alemana ikasterakoan, ba al dago antzekotasunik beste hizkuntzekin?

Euskararekin baditu alemanak zenbait antzekotasun, askotan, adibidez, esaldien egituran edota   izen propioetan. Lehen, alemaneko lehenengo urtean, ingelesa ere ikasten nuen, eta orduan izan nuen bi hizkuntzen arteko nahasmendurik handiena, baina ez nuke esango berdintsuak direnik. Ahal dudan einean, hitzen esanahiak alemanez idazten saiatzen naiz, eta horrela hizkuntza gehiago lantzen dut. Hala ere, hau ez da beti posible,eta orduan euskarara itzultzen ditut, alemaniarrarekin duen antzekotasunaz gain, nire ama hizkuntza delako.

Zergatik erabaki zuen TippTopp-ekin ikasi? Zergatik gomendatuko zenuke akademia hau?

Alemana ikasteko erabakia hartu nuenean, ez zegoen Azpeitia inguruan eskaintza handirik. Honen aurrean, internetez hasi nintzen klaseak jasotzeko akademien bila. Horrela, TippTopp akademiaren web orri honetara iritsi nintzen, eta berehala deitu nuen, eta orain arte.

Inongo zalantzarik gabe gomendatuko nuke akademia hau, eta bereziki ni bezala hizkuntza hau ikastea unibertsitateko edota eskolako ikasketekin batera egin behar dutenei. Akademiatik beti saiatu dira ordu libreetan klaseak jartzen, eta aldaketarik behar izanez gero, honi irtenbide bat ematen. Irakasteko erari dagokionez, oso dinamikoa da, eta beraz, ez da aspertzeko betarik! (Bideoak, musika, jolasak…). Bukatzeko, irakasleak oso onak direla esan dezaket, bakoitza bere erara.

 

“Euskararekin baditu alemanak zenbait antzekotasun, askotan, adibidez, esaldien egituran edota   izen propioetan”.






Avatar del usuario
TippTopp Aleman