Mikel  Zufiria:  “Oso  logikoa  da  alemana  eta  euskal  hiztunentzat  ahozkatzeko  oso  erraza,  frantsesa  edo  ingelesa  ez  bezala”

Mikel Zufiria: “Oso logikoa da alemana eta euskal hiztunentzat ahozkatzeko oso erraza, frantsesa edo ingelesa ez bezala”

Mikel Zufiria Industria ingeniari mekanikoa da eta 32 urte ditu. Pasa den urtean bere kide den Lucas Duranekin Kabitik empresa sortu zuen, neurrira eginiko teknologia garatzen duen estudio interaktiboa. TippTopp Akademiatik duela 6/7 urte pasa zen baina gaur egun sarri hartzen du parte gure ekitaldietan, mintzapraktika egiteko.

mikel-zufiriaZergatik hasi zinen alemana ikasten? Ba al dago norbait zure inguruan alemana dakienik?

Unibertsitatean azken ikasturtea egiten ari nintzela Erasmus programan parte hartzeko aukera eskaini zidaten. Ingelesez hitz egiten duten lurralde bat aukeratu nuen lehenik baina aukeren artean Graz hiria ere jarri nuen. Maiatza aldera jakin nuen irailean Graz hirira joango nintzela 6 hilabete igarotzera eta den-dena, azterketak barne, alemanez egin beharko nituela.

Erasmus beraz Austrian egin zenuen, Graz hirian, nolako esperientzia izan zen?

Guztiz esperientzia positiboa izan zen. Hasieran iritsi nintzenean galdu xamar ibili nintzen. 3 hilabetez Anarekin jo ta su ikasi nuen gramatika baina noski, praktika beste kontu bat zen. Horrez gain Hochdeutsch edo aleman batutik Austriako dialektora salto handia dago, baina oinarria ondo finkatua nuenez ondorengo 6 hilabeteetan asko aurreratzeko gai izan nintzen. Hiriari dagokionez, oso hiri gazte eta dinamikoa da, ni joan baina urtebete lehenago europako hiriburu kulturala izan zen eta antzeman zitekeen.

Behin alemaniako kultura ezagututa, zerk harritu zintuen gehien? Eta austriarrengandik?

Bada egia esan Austrian etxean sentitu nintzen. Egia da “kuadrikulatuegia” zen bat edo beste topatu nuela, nire pixukidea tarteko, baina orokorrean oso gustora sentitu nintzen. Austriak eta Euskal Herriak antza dute aspektu askotan. Herrialde industriala da baina herri “txikietan” antolatuta dago, ekitaldi gehienak jan-edanaren ingurukoak dira eta bere lurraldeaz harro daudenez bertako ohiturak azaltzeko prest daude beti.

Laneko ikuspuntutik, garrantzia izan al du alemana jakiteak?

Bai, zalantzarik gabe bai. Hasiera batean ikerketa munduan hasi nintzen lan egiten eta egia da bertan ingelesez moldatzen ginela, baina ikerketaren mundua atzean utzi eta Danobaten lanean hasi nintzenean gure bezeroen %60a aleman hiztuna zen. Sektorearen araberakoa izango da garrantzia baina makina-erramintan alemaniak izugarrizko pisua du mundu mailan bai ekoizpenean eta baita erosteko orduan ere. Gerora energia eolikoa lortzeko egiturak egiten dituzten enpresei zuzendutako produktuak egiten dituen enpresa batean aritu nintzen eta berriz, enpresa garrantzitsuenak alemanian zeuden.

Alemana ikasten, zer izan da gehien kostatu zitzaizuna? Eta gutxien? Esango al zenuke alemana hizkuntza “logikoa” dela?

Gehien gehien genero kontua eta deklinazioa kostatu zitzaidan. Euskeraz ez dago generorik, alemanak berriz maskulino eta femeninoaz gain neutroa ere badu, eta gero hauen deklinazioa… Egia da deklinabideak bi hizkuntzetan ditugula baina ez pentsa horregatik errazagoa egin zitzaidanik. Hala ere, oso logikoa da alemana eta euskal hiztunentzat ahozkatzeko adibidez oso erraza, bi arautxo jakinda edonork ahozka dezake, frantsesa edo ingelesa ez bezala.

Austriak eta Euskal Herriak antza dute. Herrialde industriala da baina herri “txikietan” antolatuta dago eta bere lurraldeaz harro daudenez bertako ohiturak azaltzeko prest daude beti.

Ikasteko orduan zeintzuk izan ziren zure trikimailuak? Musika entzutea, egunkari edo komikiak irakurtzea…

Lehenik eta behin presioa! Hiru hilabete nituen ingenieritzako klaseak alemanez jasotzen hasi aurretik. Anarekin ez nuen atsedenik izan, eskarmentu handia du eta oso modu logikoan erakutsi zidan alemana. Horrez gain pelikulak eta liburuak ere gomendatzen zizkidan, donostian noizean behin “Kinoabend-ak” egiten zituzten eta elkarrekin joaten ginen…

Gaur egun musika asko entzuten dut, eta pelikulak ere ikusten saiatzen naiz.

Ingelesez, Frantsesez, Euskaraz eta Gazteleraz hitz egiteko gai zara. Alemana ikasterakoan, ba al dago antzekotasunik beste hizkuntzekin?

Ez dakit zer esan! Euskerak badu antzekotasunik, gutxi batzuk badira ere, eta egia esan Austrian lurralde ezberdinetako ikasleekin ikasi nuenean, gramatika aldetik erdal hiztunei kasu batzuk ulertzea asko kostatzen bazitzaien, ni euskerazko antzekotasuna topatu eta moldatzen nintzen.

Zergatik erabaki zenuen TippTopp-en ikastea? Zergatik gomendatuko zenuke gure akademia?

Esan bezala alemana ikasteko beharra egun batetik bestera sortu zitzaidan, eta Zarautz mailan galdetu eta Anarekin jarri zidaten harremanetan. Gaur egun zorte handia izan nuela pentsatzen dut, erabiltzen duen metodologia bakarra da, ikasi nahi duenarentzat mila eta bat aukera jartzen ditu eskura eta horretaz gain, euskaraz ere badakienez, ekibalentziak daudenean sinple eta erraz ikasteko azalpenak ematen ditu. Alemanez ikasi nahi baduzu, dudarik gabe, TippTopp da aukera onena.

“Danobaten lanean hasi nintzenean gure bezeroen %60a aleman hiztuna zen. cn alemaniak izugarrizko pisua du”

 

TippTopp Aleman
TippTopp Aleman