TippTopp-gonbidapena:  Osteraktion!!  –  Martxoaren  24an,  larunbata,  16:00-18:00

TippTopp-gonbidapena: Osteraktion!! – Martxoaren 24an, larunbata, 16:00-18:00

OSTERAKTION TIPPTOPPen!!

Martxoaren 24an, larunbatean, 16:00-18:00, gure Aste Santuko/Pazko festara gonbidatzen zaitugu… hona hemen gure gonbidapen dotore eta artistikoa: 


osteraktion-4

Izena emateko: martxoaren 22a baino lehen konfirmatzea eskertuko genizueke. Era desberdinetan konfirmatu dezakezue:

– gonbidapena inprimatu, bete eta TippToppen entregatu
– emailez edo
– telefonoz abisatu. 

Animatu zaitezte! Abestiak, jokuak, eskulanak, arraultzen bilaketa eta dastatzeko gauza goxuak
prestatzen ari gara. osterhahn-eierkarton-federn-gelbosterei-blogAlemanian urteko garai hau oso festa berezi bat da, ospakizunez beteta. Ohitura hauek nondik datozen azaltzeko kondaira eta istorio desberdin batzuk badaude. Hauxe aukeratu dugu zuentzat:


Pazko-untxiak
Zenbait herrialdetan Pazko-arrautzak untxi batek gordetzen ditu. Nondik dator untxiaren kontu hau? Alemaniatik. Bi bertsio: bata paganoa, bestea kristaua.
–    Ostara udaberriaren jainkosa zen, emankortasunarena, eta ikonografiak untxi eta arrautzekin  irudikatzen du, guztiak emankortasunaren irudi, bizi berri baten seinale. Ostara batez ere apirilean gurtzen zuten, natura berpizten ari denean.
Ostara, Ishtar, Ester, Easter, guztiak dira jainkosa bera, herrialde  batzuetan izen bat du eta besteetan beste bat. Ingelesez, Pazko-arrautzei Easter Eggsesaten zaie.
–    Kristauek bertsio paganoa moldatu zuten berea sortzeko. Ohiturak dio Jesus hirugarren egunean berpiztu zela. Alemaniako VIII. mendeko kondaira baten arabera,  3 egun horietan untxi batek zaindu zuen Jesus. Untxiak hitz egiten ez zekienez, arrautzak ematen hasi zen jende guztiari Jesus berpiztu zela adierazteko. Arrautzak Jesus berpiztuaren sinbolo, eta Jesusen eternitatearen irudi, hiltzen ez dena, zeren arrautzetatik bizitza berri bat sortzen da.

ostereiersuche

 

 

Alvarez(e)ko Carmen
Alvarez(e)ko Carmen