Tag Archives: TIPPTOPP

15.02.18  –  Kinoabend  TippTopp:  Boris  Becker  tenis  jokalariari  buruzko  dokumentala

15.02.18 – Kinoabend TippTopp: Boris Becker tenis jokalariari buruzko dokumentala

Boris Becker,  Alemaniako tenis jokalaririk ospetsu, mediatiko eta polemikoena sakon ezagutu nahi? Baiezkoan, apuntatu ezazu data hau zure agendan eta zatoz gure “Kinoabend” saio berrira:

 Osteguna, otsailaren 15ean, 7:30etan

Boris Becker: El jugador” dokumentala aurkeztuko dugu, alemanez jatorrizko bertsioan, honetan gaztelaniazko azpitituluekin eta bukaeran seguru eztabaida interesgarri bat izango dugula!

 

boris-becker-jpf

TippTopp  aleman  eskolak  3  urte  bete  ditu!

TippTopp aleman eskolak 3 urte bete ditu!

Bai, gezurra badirudi ere – denbora hegan joan zaigu! – gure laugarren ikasturtea hastear dihoa jada.

Hiru urte hauek biziak izan dira gure eskolan: ikasle bikainak, irakasleen talde profesional bat, hainbat ekintza, festa, ospakizuna…

Gure eskolaren bilakaerak laburbiltzen duen bideo bat prestatu dugu, guretzat oso bereziak izan diren une batzuk partekatzeko.

Bideo honetan ikusiko  duzue, besteak beste:

  • Hasieratik gure taldearen parte izan diren irakasleak aurkezten dizkizuegu. Beraiei esker lortu dugu proiektu hau aurrera eramatea, mila esker Isolde, Meika, Johannes, Aurora, Luisa, Frauke, Monika eta Dagi.
  • Gure ikasleekin batera burutu – eta gozatu – ditugun jarduera desberdinak: Gabonetako eskulanak (Laterne) eta gaileta alemaniarrak, Pazkoaren arrautzen margolana, ikasturte bukaerako festak….

Ezinezkoa da den-dena jasotzea, noski!, baina TippTopp eskolan lantzen dugunaren zatitxo bat islatzea espero dugu!

Seguruak gaude bideo honek gure irakasleei oroipen onak ekarriko dizkiela eta baliteke ere, hau ikusterakoan beste batzuk alemana ikastera animatzea!

Gure aldetik, ilusioz beteta ekiten diogu orain hastear doan ikasturtea berriari! Disfrutau bideoa!