TippTopp aleman eskolak 3 urte bete ditu!

TippTopp aleman eskolak 3 urte bete ditu!

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Bai, gezurra badirudi ere – denbora hegan joan zaigu! – gure laugarren ikasturtea hastear dihoa jada.

Hiru urte hauek biziak izan dira gure eskolan: ikasle bikainak, irakasleen talde profesional bat, hainbat ekintza, festa, ospakizuna…

Gure eskolaren bilakaerak laburbiltzen duen bideo bat prestatu dugu, guretzat oso bereziak izan diren une batzuk partekatzeko.

Bideo honetan ikusiko  duzue, besteak beste:

  • Hasieratik gure taldearen parte izan diren irakasleak aurkezten dizkizuegu. Beraiei esker lortu dugu proiektu hau aurrera eramatea, mila esker Isolde, Meika, Johannes, Aurora, Luisa, Frauke, Monika eta Dagi.
  • Gure ikasleekin batera burutu – eta gozatu – ditugun jarduera desberdinak: Gabonetako eskulanak (Laterne) eta gaileta alemaniarrak, Pazkoaren arrautzen margolana, ikasturte bukaerako festak….

Ezinezkoa da den-dena jasotzea, noski!, baina TippTopp eskolan lantzen dugunaren zatitxo bat islatzea espero dugu!

Seguruak gaude bideo honek gure irakasleei oroipen onak ekarriko dizkiela eta baliteke ere, hau ikusterakoan beste batzuk alemana ikastera animatzea!

Gure aldetik, ilusioz beteta ekiten diogu orain hastear doan ikasturtea berriari! Disfrutau bideoa!

 

Avatar del usuario
Alvarez(e)ko Carmen