Tag Archives: Augsburg

Lizardi  Institutua:  pertsonak  hezitzen….  alemanez  ere!

Lizardi Institutua: pertsonak hezitzen…. alemanez ere!

Igone Azpiroz-ek, Lizardi Institutuko zuzendariak, bere ikastetxean HAUSPOA proiektuaren esparruan alemanaren inkorporazioarekin izandako esperientzia deskribatu digu: igone

HAUSPOAk parte hartzen duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei autonomia ematen dien berrikuntza proiektu bat da. Duela sei urte LIZARDIn gure proiektua aurkeztearen aldeko apustua egin genuen. HAUSPOAren helburua ikastetxeen antolakuntza marko orokorra malgutzea da, hezkuntza jarduerak eta eskola orduak berrantola ditzan ikastetxe bakoitzak hezkuntza kalitatea kalitatea hobetzearren eta ikasle ororen arrakasta pertsonala eta akademikoa bermatzearren.

 Arestian esan dudan moduan, LIZARDIn Hezkuntza Proiektua dugu eta bertan zehazten den lerro estrategiko bati erantzunez ikasleen hizkuntza konpetentzia lantzera garamatza. Euskara gure zerbitzuan eta jardueran hizkuntza nagusia dela kontuan hartuz, beste hizkuntzen beharraz ohartzen gara, eta jakin badakigu gure ikasleentzat garrantzitsuak direla bere garapen pertsonala eta akademikoa bermatzeko. Hori dela eta, ibilbide eleanitza sendo eta benetan interesgarria dugu LIZARDIn DBHn eta Batxilergoan.

 Ibilbide eleanitzaren emaitza onak ikusirik eta batxilergoaren ondoren gure ikasleek egiten duten ibilbidea kontuan hartuz, alemanaren formazioa eskaini beharrekoa zela ondorioztatu genuen, gure gazteen etorkizunerako balio handiko inbertsioa zelakoan. Ondorioz, LIZARDIren katalogoan txertatu genuen. Hainbat lan ibilbidek bigarren eta hirugarren atzerriko hizkuntza eskatzen du egun, eta alemana oso presente dago egungo Europan.

Ideia oso ondo hartu zen eta egun ere arrakastatsua da. Eskaera gora doa eta pozik gaude, baina zenbakietatik haratago gure nahia da alemana ikasten hasten dena 4. DBHraino jarrai dezala gutxienez. Hori dela eta proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egiten dugu HAUSPOArena bere osotasunean eta Alemanaren formazioarena.

 

lizardi-proiektua

 Gure etorkizuneko egitasmoak gure Hezkuntza proiektuari erantzuten diote, Hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzearen eta adostasunaren ondorio dena eta azken urteetako aurrerakadaren oinarria izan dena. Argi dugu MOTIBAZIOA dela arrakastaren gakoa Hezkuntza ereduaren hobekuntzan.”

Lizardi  institutuko  ikasleak  Augsburgen

Lizardi institutuko ikasleak Augsburgen

TippTopp aleman eskolak Lizardi institutuak antolatutako proiektu honetan parte hartu du eta oso pozik gaude izandako esperientziarekin.

Alde batetik, institutuan bertan orduz kanpoko alemanezko klaseak eskaintzen ditugu eta, bestetik, bidaia hau prestatzeko gure irakasleek emandako “Aleman-Express” ikastaro trinko bat jaso dituzte ikasleek.

Irrikan gaude Alemanian bizi izan dituzten abenturak entzuteko!!

Bitartean, laburpen eta argazki hauek bidali dizkigute:

part_1494591000693

Datorren larunbatean bueltatuko dira LIZARDIko ikasleak Augsburgetik astebeteko egitasmoa burutu ondoren.

Augsburgek alemana indartzeko aukera eman die gure ikasleei. Duela hiru urte hasi ginen eskaintzen alemana hirugarren azterriko hizkuntza bezala, eta dagoeneko, badugu bazkide interesgarria Alemanian. “Peutinger Gymnasium – LIZARDI Institutua” elkartrukea errealitatea da!

Beraiek otsailean etorri ziren eta astebeteko egitaraua bete zuten gure artean, ikastetxean eta gure familietan integraturik. Irakasleak ere bertako familietan egon ziren, eta orain, maiatzaren 6tik 13ra, LIZARDIko ikasleak dira Augsburgera joan direnak.

Augsburgeko historia, kultura eta hizkuntzak bizi dituzte, baita lagun giro atsegina eta aberasgarria. Bisiten aldetik Munchen, Augsburg, Harburg, Nördlingen gaztelua, Augsburger Kahnfahrt (arrauna), ibilbideak naturan, abentura ekintzak, meteoro batek egindako kraterraren bisita izan dira ekimen nagusiak. 

Hasi berria den harremana urte askotarako izango delakoan gaude. Halako proiektuek aurrera egiten dute ikasleek eta familiek duen garrantzia ulertu dutelako. Etorkizunerako prestatu nahi ditugu gure ikasleak, etorkizuna berea baita.

part_1494591049159 part_1494590974285