ESKOLA

Espezialistak gara: alemana bakarrik irakasten dugu gure zentroan.

GU HAUTATZEKO ARRAZOIA

Tipp Topp hauxe da: bikaintasuna, metodoa, irakasleen kalitatea eta ikasten ondo pasatzea.

MALGUTASUNA

Talde txiki-txikiak eta espezializatuak osatzen ditugu.
Matrikula ikasturte guztian egoten da zabalik.

ESPERIENTZIA

15 urtetik gora daramatzagu alemana irakasten.

DIZIPLINA ANITZEKO IRAKASLE-TALDEA

Jatorriz aleman-hiztunak diren irakasleak ditugu, ibilbide profesional desberdinak dituztenak, eta elkarren osagarri dira, hezkuntza-proposamen parerik gabea eskaintzeko: haur-hezkuntzako espezialista da bata, aisialdiko hezitzailea bestea, filologoa, turismoan lizentziaduna eta abar.

PROIEKTU POLIFAZETIKOA

Profil askotarako ikastaroak eskaintzen ditugu: haurrak, gazteak, enpresak, aleman komertziala, tituluak ateratzeko prestaketa, unibertsitatera sartzeko azterketak…

Urte asko daramatzagu Gipuzkoako sare industrialaren beharrei erantzuten; horretarako, klaseak emateaz gain, esan osteko interpretazio-zerbitzuak eta itzulpen teknikoak eskaintzen ditugu.

METODOLOGIA

Gure kontzeptu pedagogikoa

Eta zu, zer motatako ikaslea zara?

Ikasturtearen hasieran, lehen egunetan, ikasgelan hainbat test egiten dira ikasleak ohartu gabe,
taldea zer ikasle-motak osatzen duten jakiteko. Helburua da era guztietako estrategia didaktikoak erabiltzea,
ikasleek ahalik eta errazen ikas dezaten.

Ikusizkoa / Hitzezkoa (48%)

ikusi, behatu, irudikatu

Ikusizkoa / Ez-hitzezkoa (11%)

proiektatu, eskemak egin

Entzunezkoa (14%)

esan, entzun

Ukimenezkoa edo
kinestetikoa (25%)

sentitu, ukitu, antzeman

MAILAK

Eskaintzen ditugun mailak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (CEFR) araberakoak dira. Sistema horrek hizkuntzetarako 6 maila ezartzen ditu (A1etik C2ra). Era berean, maila horietako bakoitza bi azpimailatan banatzen da, pixkanaka ikastea ahalbidetzeko, eta, era berean, talde oso homogeneoak sortu ahal izateko. Hautatu maila bat, xehetasun gehiago jakiteko.

PROIEKTUETAN OINARRITURIKO IKASKUNTZA

``Esan zerbait eta ahaztuko dut, erakutsidazu zerbait eta gogoratuko dut, inplika nazazu eta ulertuko dut``. Atsotitz txinatarra.

Irakaskuntza-metodo honetan, ikaslea da bere ikaskuntzaren protagonista, eta hark ikasgelan aktiboki parte hartzea bultzatzen da.
Motibazioa, autoestimua, gaitasun sozialak eta komunikazio-gaitasunak sustatzen ditu.
Hizkuntza eta kultura estu lotuta daude; bata ezin da existitu bestea gabe.
Ikasturte bakoitzaren hasieran, ikasleek garatu beharko duten proiektu bat aukeratzen dute. Gure kasuan, kultura alemanaren arlo ugari ezagutuko ditugu, hainbat bitarteko erabiliz: gastronomia, musika, zinema, irakurketa…

Hemen ikus ditzakezu gure ikasleen lanetako batzuk.

IRAKASLEAK

Diziplina anitzeko lantalde bat gara, eta elkar osatzen eta aberasten dugu ikuspuntu akademikotik nahiz pertsona gisa.

Ana

Monika

Dagi

GALERÍA