IKASTAROAK, GURE ZENTROAN
HELDUAK
Gure helburua: komunikazioa.
Aparteko malgutasuna: ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan ere bai.
Alemana lanerako edo ikasketetarako behar baduzu edo, besterik gabe, gogoa duzulako ikasi nahi baduzu, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu:
UMEAK
9 eta 12 urte artean
Hezitzaileek diotenez, zenbat eta lehenago hasi hizkuntza bat ikasten, orduan eta errazagoa eta bizkorragoa izango da ikasteko prozesua. Hitzak eta egitura sintaktikoak errepikatuz joaten da hizkuntza bereganatzen haurra, gramatika-arauak kontuan izan gabe.
Ondo pasatzea funtsezkoa da, eta, horregatik, ahalegina egiten dugu haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko.
GAZTEAK
12 eta 15 urte artean
Gazteentzat erakargarria izan daiteke Alemaniako unibertsitatearen mundua; hango unibertsitate-hezkuntza publikoa bikaina da, eta Espainian baino merkeagoa.
Besteengandik desberdindu nahi dutenentzat, alemana aukera paregabea da, lan-munduan ate berriak zabaltzen baititu, batez ere, industriaren sektorean.
IKASTAROAK ENPRESETAN

Egin aurre arazorik gabe azokei, bilerei eta auditoretzei.
Enpresan bertan edo gure zentroan. Fundación Tripartita-k hobariak ematen ditu ikastaro hauetarako.
Alemana ikasi nahi duzu, negozio-, merkataritza- edo administrazio-arrazoiak direla eta?
Ez itxoin gehiago, ez da beharrezkoa aurretik maila jakin bat izatea.
Hasiera-hasieratik aleman komertziala ikasteko ikastaroak. Batere alemanik ez dakitenentzat ere bai.
Alemana bizkor eta eraginkortasunez ikasteko diseinatuta.
Enpresa-mundua dute ardatz: hiztegia, bilerak, telefono-deiak, posta-trukea, aurkezpenak.
Hauek dira gugan konfiantza jarri duten enpresetako batzuk.





IKASTAROAK IKASTETXEETAN

Hizkuntza-eskaintza hedatu nahi duten zentroei zuzenduta. Lehen hezkuntzako (LH4tik aurrera) eta bigarren hezkuntzako (DBH) ikasleentzat.
Ikastaro hau eskolaz kanpoko jarduera gisa sortu da berariaz; jarduera ludikoak eta akademikoak uztartzen ditu, eta entzunezko ulermena eta elkarrizketa bultzatzen ditu batez ere.
Aholkularitza eta lankidetza eskaintzen ditugu Alemaniako ikastetxeekin trukeak antolatzeko.
2015az geroztik, klaseak ematen ditugu Zarauzko Lizardi Institutuan eta 2018ko urriaz geroztik baita Zarauzko Antoniano Ikastetxean ere.