IRAKASLEAK

Ana
Taldeko beteranoa da; Alemanian jaio zen eta han bizi izan zen 10 urtez. 20 urtetik gora daramatza alemana irakasten eta, horrez gain, itzultzaile eta interpretari teknikoa da.
Bere indargunea pedagogia da: eskolako material pedagogikoa prestatzeaz arduratzen da. Gaitasunak: pertsona dinamikoa, ekintzailea eta arduratsua da.

Monika
Münster-ren jaioa da eta Errenterian bizi da 2008az geroztik; 3 urteko euskaldun-alemaniar txiki baten ama da. Enpresa-kudeaketan lizentziaduna da eta gure lantaldeko aditua da enpresentzako eta aleman komertzialeko klaseei dagokienez. Zalantzarik gabe, lantaldeko sukaldari onena da, eta egiten dituen gozokiek piztiak baretzen laguntzen digute batzuetan. Gaitasunak: saiatua, metodikoa eta alaia da.

Frauke
Hannover-en jaio zen eta arlo guztietan moldatzen da ondo; karisma handikoa da eta dohain berezia du pertsona arteko harremanetarako. Aleman-irakaslea izateaz gain, antzerki eta dantza bidezko pedagogoa da. Aktore gisa egin izan du lan, bai eta era askotako antzerki-taldeak zuzentzen ere. 2011n izan zuen lehen kontaktua Euskal Herriarekin, gazteentzako udako programetan parte hartuz, eta 2013az geroztik hemen bizi da. Etorri zenetik maila guztietako aleman-klaseak eman ditu, hala nola haurrei, helduei eta enpresetako profesionalei.

Dagi
Jatorriz Bavariakoa den arren, Euskal Herrira etorri aurretik Aragoien bizi izan da urte luzez. Alemanari egurra eman, gramatika xehetu eta azterketak prestatzeko garaian bera da gure espezialista.
Energia handiko emakumea tizia da. Azpimarratzeko gaitasunak: ikasleekin azkar konektatu eta ikasteko garra pizteko ahalmena.

Lena
Lena taldean sartu den azkena da, eta Alemania iparraldeko bakarra da. Gizarte-pedadogian eta espainiar filologian espezialitatea duten irakasle-ikasketak irakaskuntzarako bokazioa duela argi eta garbi erakusten dute.
Ikasleekin elkarreragiteko duen gaitasunagatik nabarmentzen da, haien adina edo maila edozein dela ere, entzute aktiboa da haien sekretuetako bat.
Gaitasunak: erabakitzailea, irritsua eta kirolaria.