“Almanya” filmak zabalduko ditu 2017ko Kinoabendeko saioak

“Almanya” filmak zabalduko ditu 2017ko Kinoabendeko saioak

Zinema eta solasaldia alemanez

almanya-willkommen-in-deutschland-072582098Urtarrilaren 27an, ostirala, arratsaldeko 8etan Kinoabendeko saioei ekingo diegu berriro: alemanezko jatorrizko bertsioko zine emanaldiak alemanezko azpitituluekin eta, jakina, ondorengo solasaldia!

Oraingoan, Yasemin Samdereli zuzendari turkiarraren “Almanya” filma aukeratu dugu. Filmak 60ko hamarkadan Anatoliatik Alemaniara emigratu zuen familia baten gorabeherak kontatzen ditu umorez, eta ia mende erdi geroago bere jatorria berreskuratzen saiatzen da, lortutako estatusa galdu gabe.

Film luze kostunbrista atsegina da, kolpe komiko onak ditu eta ironia eta familiaren paperari buruzko hausnarketa ere ez da falta. Jantzi zainduak, argazki bidez gastatutako irudi dokumentalek eta musikak izugarri laguntzen dute Turkiako garaia eta kultura girotzen.

97 minutuko proiekzioaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu eta, ondoren, filmari buruz dituzuen iritziak komentatzera. Ahoa irekitzeko, pixka bat beherago trailerra ikus dezakezue clic hemen

 

¡GORDE EGUNA!

Zinea gustokoa baduzu eta bertakoekin alemanez hitz egin nahi baduzu, ongi etorria izango zara

Noiz: Urtarrilaren 27an, ostirala. 20.00 tan.

Zer: “Almanya” filmaren proiekzioa. Hizkuntza eta azpitituluak alemanez 

Zabaldu mezua! – ¡Pasa la voz!

Ezinbestekoa da etorriko zarela aldez aurretik jakinaraztea.

676 52 48 46 | tipptoppaleman@gmail.com

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=1symyME8TdE]

Avatar del usuario
tipptoppaleman