50 pertsona inguru hurbildu ziren ostiralean Zarauzko Tipp Topp Alemaniako Akademiara, Gabonak direla eta Alemanian hartzen den ohiko ardo beroa (Glühwein) dastatzera. Gazteenentzat, alkoholik gabeko pontxe beroa, pastak eta koloretako gelatinak prestatu ziren. Berlindik etorritako gabonetako argiekin apaindu zen akademia, eta Alemaniatik ere iritsi ziren Glühwein dastatzeko zeramikazko katilu bereziak. Ikasleek, gurasoek, jakin-mina zuten bizilagunek eta ondo informatutako turistaren batek ere gau atsegina izan zuten. Bertan, akademiako arduradun Ana Lópezen taldearen eskutik, Alemaniako kulturaren ohituretako bat ezagutu ahal izan zuten.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, gure Facebooken egin dezakezue.
Eskerrik asko aurrez aurre eta espiritualki lagundu diguzuen guztioi; -)!