Julia Engelmann, sarean arrakasta duen bertsolari alemaniarra

Julia Engelmann, sarean arrakasta duen bertsolari alemaniarra

Poesia zuzenean entzutea da alemaniarrek eta euskaldunek partekatzen duten beste zaletasunetako bat. Azaroaren 2tik 5era, Stutgarten, Poetry Slamen hogeigarren jaialdia ospatuko da. Lehiaketa hauetan publikoa da poetak puntuatzen dituena, baina hauek, gure Bertsolaritzan ez bezala -bertsoak inprobisatua izan behar du momentuan-, aurrez asmatutako poemak errezitatu ditzakete.

Alemaniako “bertsolari” ospetsuenetako bat Julia Engelmann da. 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dituzte bere bideoak. Jarraian, emanaldietako bat uzten dizuegu, gaztelaniazko azpitituluekin. Fresko eta burutsu, 24 urterekin, bere testua astinaldi bat da bizitza orain bizitzea atzeratzen dietenentzat: “Akats asko egiten ditugu eta haiengandik ikasten dugu, bizi nahi dugun bizitza hauta baitezakegu. Egun batean zaharrak izango gara eta konta genitzakeen istorio guztietan pentsatuko dugu “.

Goza ezazu!
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=_NqR8q3hH1I]

Avatar del usuario
tipptoppaleman