Oraingo honetan DV.com 2021 sarietako (egin klik albistea irakurtzeko) hezkuntza kategorian finalista suertatu izanaren poza partekatu nahi dugu zurekin . “El DIARIO VASCO” egunkariak antolatutako lehiaketa da, eta komunikazio digitala sustatzea eta beren komunikazio-estrategietan eskura dituzten tresna eta euskarri digitalak arrakastaz txertatzen jakin dutenen ahalegina aitortzea du helburu.
Lehen postua lortu ez dugun arren, finalistetara iristea aintzatespen garrantzitsua da guretzat. Agian ez dakizu gure blogeko, instagrameko eta facebookeko eduki guztiak geuk egiten ditugula mimo eta ilusio handiz.
Gure bezero potentzialak askotarikoak dira. Horregatik, gure komunikazioa asko dibertsifikatu behar da, norengana jotzen dugun kontuan hartuta.
Egin klik esteka bakoitzean aurreko ikasturtean egindako bideo batzuk ikusteko, bai komunikazio digitalari dagokionez, bai hezkuntza- eta didaktika-jarduerei dagokienez.
ONLINE IKASTAROAK ENPRESENTZAKO IKASTAROAK UDAKO IKASTARO TRINKOAK
HALLOWEENEK INBADITZEN GAITU AURREZ AURREKO JARDUERAK ALEMANEZKO IPUINAK
TIPPTOPP MEMOTEKNIKAK TIKTOK TXAPELKETA ALDIZKARI DIGITALA
Agur esateko, zorionak eman nahi dizkiegu kategoria guztietako enpresa eta erakunde irabazle eta finalistei. Herzlichen GlΓΌckwunsch! ππ