Farolatxoen desfilea Alemaniako San Martinen

Farolatxoen desfilea Alemaniako San Martinen

olentzero-aleman

Ostiral honetan, azaroak 11, oso egun berezia da Alemanian: Martinstag edo San Martin. Oso errotuta dago haurrak prozesioan joateko tradizioa, gurasoekin eta irakasleekin batera eta “Laterne” koloretako faroltxo moduko batekin argiztatuta. Desfilatzen duten bitartean, “Laterne, Laterne, Sonne, Mond und Sterne” (linterna, linterna, eguzkia, ilargia eta izarrak) kanta tipikoak abesten dituzte. Trukean, txokolateak eta beste gozoki batzuk jasotzen dituzte etxeetatik, Gipuzkoan Olentzero egunean egiten den bezala. Antzerki-emanaldiak ere egiten dira, non San Martinek bere kapa erdia eskale bati oparitzen dion, eta prozesioak antolatzen dira gozokiak oparitzen dituen zaldiko San Martin batekin.

 

Oso ospakizun familiarra da, eta Alemanian indioilarra afaldu behar dela ere agintzen du ohiturak. Izan ere, San Martin antzara-ukuilu batean babestu omen zen eta hegaztien karrankak salatu omen zuen. Kantu herrikoi batek honela zioen: “Die Gänse haben Sainkt Martin verraten, drum tut man sie jetzt braten”, “Antzarrek San Martini traizio egin zioten, horregatik erre behar dira”.

Hemen bideo bat ikus dezakezue:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=zJat2iWU4F0]

Avatar del usuario
tipptoppaleman